Iñigo Uribarren Realeko atleta protagonista handia izan da atzo eta gaur bitartean Salamancan ospatzen ari den Espainiako Txapelketan. Arrasateko kirolariak hirugarren postua lortu du final bikain batean. 16,17 emaitzarekin, bere marka pertsonala hobetu egin du. Gogotsu iristen zen Salamancara eta primeran lehiatu du gaurko jardunaldian, bere lehen domina lortuz Espainiako Txapelketa batean.
Beste aldetik, Pablo Cid zazpigarren izan da disziplina berean 15,30 metrorekin. Gainera, Istar Dapenak bosgarren postua lortu zuen atzo pertikako finalean 5,15 metrorekin eta Javier Nagore zazpigarren amaitu zuen 3.000 metroko proban.