CdeC 2018 Sariak

Brontzea sormen onenari

Vídeo

Reala, dimension agentzi donostiarraren eskutik, brontzea jaso du Cdec2018 sarietan, urteko komunikazio lanik onenak saritzen dituzten sariak.

“Kromos” kanpainak jaso du saria aurkeztu diren beste 3.000 lanen artean. Kanpaina hori #NikEzDutBigarrenTalderik mezuaren jarraipena da. 

Saritu den lana “kromos” spota izan da, sare sozialetarako sortutako lana eta urteak atzera zegoen egiteko era oroimenera ekartzen diguna. 80.hamarkadan girotutako kanpaina honek gaur egungo futbolean iparra ez galtzeko mezua helarazten du. Dimension euskal agentziak 80.hamarkadako 4.000 kromo aztertu zituen argazkiekin  animazioa sortzeko.

Ideia honekin klubak taldearekiko lotura hori piztu nahi du. Bideoa biral bihurtu zen 16 milioi aldiz ikusi baitzen hiru astetan eurorik inbertitu gabe.

Bigarren urtea da jarraian Realak saria jasotzen duena #NikEzDutigarrenTalderik kanpainaren laengatik, kanpaina honen lehen zatiak ere, kamisetena, saria jaso baitzuen hainbat lehiaketetan. Hautatua izan zen CdeC 2017ko Urtekarian eta brontzea jaso ADCE Europa 2017 sarietan.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!