FC BARCELONA-REAL SOCIEDAD (APIRILAK 20, 21:00)

Camp Nouerako sarrerak

Jada maiatzaren 20an Spotify Camp Nouen jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 162 sarrera jasoko ditu, 49 euroko prezio bakarrean.

- 120 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 20 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 22 sarrera languntaldeentzat.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik maitzaren 15era bitarte, biak barne, egin behar da. Epea hilak 15ean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak eta laguntzaileak bazkideak edo RS Fan izan behar dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Sarrera nominalak

Sarrerak nominalak izango dira, beraz, Bartzelonara joango diren pertsonen datuekin inprimakiak osatzeko eskatzen dizugu, txarteldegian ordaintzerakoan ezingo baita izenik aldatu. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!