Gure gizartea bizitzen ari den larrialdi egoeraren aurrean, ekiteko obligazioan ikusten dugu geure burua. Horregatik, Realeko langile guztiek eta haien staffak bat egiten dute #CoronaVida ekimenarekin, Hurkoa Fundazioarekin lankidetzan, gure lurralde osoan beren gizarte-ekintzan lagundu ahal izateko.
Hurkoa, Gipuzkoako lurraldean, hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoen eta/edo gaixotasun mentala dutenen zaintzaz, defentsaz eta tutoretzaz arduratzen da. Une zail hauetan ere adineko pertsonei laguntzen ari dira euren etxeetan, behar handiko hainbat materialez hornituz. Urtero 500 pertsona baino gehiago artatzen dituzte beren tutoretza-eremuaren bidez, eta 150 eguneko zentroan. 63 profesional eta 140 boluntario ditu bere lana egiteko.
Zure dohaintza emateko oso erraza da: sartu Hurkoaren webgunean (https://www.hurkoa.eus/es/donativos/donativos) eta zure dohaintza egin ahal izango duzu #CoronaVida
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin