Giro bikaina gau handi baten bezperan. Ordu gutxi batzuk gelditzen ziren San Sebastian festari hasiera emateko, baina hiriak aurreko orduak intentsitate handiz bizi izan zituen. Realaren afizioak danborradaz gozatu zuen gure bi lagunarte ofizialekin, Goazen Erreala eta Txirritako Txuri Urdinak lagunarteekin, hain zuzen. Berrehun bat danborrarik partidako aurreko orduetan giroa berotu zuten, danborrada batekin zelaiaren inguruan eta izugarrizko harrerarekin taldeari. Momentu bereziena taldea zelaira irten denean izan zen, danborrada baten harrerarekin eta ‘Txuri Urdin’ soinuarekin. Hemen dituzue arratsalde politaren argazki berezienak.