KORNER FESTIBALA: KIROL LEGEZ / FAIR PLAY

Dantza eta futbola, uztartuta

VĂ­deo

Kukai Dantza Taldeak asteak darama Zubietan ‘entrenatzen’, Korner Festibalean aurkeztuko den Kirol Legez / Fair Play obra prestatuz. Lan hori izango da, hain zuzen ere, Kornerreko programa itxiko duena. Bi egunetan ikusi ahal izango da obra hau, otsailaren 9 eta 10ean Tabakaleran.

Proiektu hau Zubietako instalakuntzetan eta Kukaik egunero lan egiten duen Errenteriako Niessen saletan gauzatu da. Taldelanean eta Reala eta Kukairen baloreetan oinarritutako obra da.

Eguerdian pase grafikoa egi dute Zubietan non Kirol Legez / Fair Play obran ikusiko dugunaren aurrerapen bat erakutsi duten. Kukaiko zuzendari den Jon Mayak honela definitu du obra: “Baloiak eta jauziak. Urratsak eta golak. Eszenatokia eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai eta Reala. Balore eta izaerak bat egiten ikuskizun honetan. Gizatalde eta aldagela ororen oinarri dira errespetua, elkartasuna, ahalegina, taldelana
 Baloreetan sustraiatutakoa irmo eraikitzen da. Kirolean eta artean. Jokalari edo jokulari; gorputzekin, baloiekin, taldekideekin, inguratzen gaituen testuinguruarekin bat eginez osatzen dugun komunitatearekin”. Iraia Oiartzabal, Antxoko diseinugilea, da dantzariek obran jantziko dituzten jantziak sortzeko arduraduna.

Sarrerak dagoeneko salgai daude ondoko estekan: Sarrerak erosi

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!