Goiz ederra izan da Villabonan. Inork ez du galdu izan nahi Realeko lehen taldeak Gipuzkoako herri polit honetan burutu duen lan saioa. Amasa eta Villabonak elkar egin zuten 400. urtemugagatik udalak antolatu dituen ekintzetako bat da lan saio hau eta, arrazoir horregatik, txuri-urdinak Arratzaingo zelaira gerturatu dira eguneko lan saioa betetzeko. Ume mordoa, gehienak Realeko kamiseta soinean zeramatela, etengabe animatu dute taldea denbora askoan gogoratuko duten goiz honetan. Jokalariek zale guztien poza piztu dute, hauek gertu gertutik ikusi ahal izan baitituzte bere idoloak. Lan saioa hasi aurretik, Asier Illarramendi kapitainak oroigarri polita oparitu die Amasa-Villabona alkateari eta Billabona KE-ko presidenteari. Hauek ere detaile bat eman diote Realari. Behin entrenamendua amaituta une handia iritsi da. Ume guztiek hainbat egun otxaroten zeramatela. Denak zelaira korrika eta firma eta argazki mordoa jokalari guztiekin. Irudi ederrak jardunaldi borobila amaitzeko Villabonan.
* Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin