Ostiral honetan amaitu da Udara Realarekin ekintzaren RS Campusaren azken txanda. Real Sociedad Fundazioak antolatutako programa honek, azken asteetan primeran pasatu duten 400 haur inguru jaso dituzte Zubietan. Txikienei zuzendutako jarduera honetan, batez ere errespetua, talde-lana eta autonomia bezalako balioak lantzen dira urtero.
Agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak betez, 2009 eta 2012 artean jaiotako txikiek ingurune paregabean bikain pasa ahal izan dute sei astez Real Sociedad Fundazioko monitoreekin batera. Zubietako instalazioetan eta Landaberri Ikastolan hainbat jolas eta kirol-jarduera egin dira, betiere osasun-agintariek ezarritako prebentzio-arauak betez. Uda desberdina, baina dibertsioa berdina izan da. Datorren urtera arte!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin