Beste behin Udara Realarekin programak txuri-urdinez margotu ditu txikien udako egunak. Guztiek klubaren barnean udara ahaztezin bat bizitzeko ilusioa bete dute. Azken asteetan ehunka umek RS Kanpusa eta RS Udalekuetan parte hartu dute, Udara Realarekin osatzen duten bi jarduerak, udara kirolez eta balore txuri-urdinez betetzeko, hala nola errespetua, talde-lana, autonomia, erantzukizuna, etc.
Etxeko monitoreek eta txikiek elkarbizitza bikaina izan dute eta futboletik haratago lan egin dute, egunerokotasunean pilota, saskibaloia, mendi martxak eta jokalariekin topaketak bezalako jarduerak burutuz. Zalantzarik gabe, betirako gordeko dituzten oroitzapenak izango dira. Oraingoz amaitu da, baina datorren kurtsoan Udara Realarekin indarberrituta itzuliko da egunero Zubietan eta Lekarozen ikusi ditugun irribarreak berriro ere posible egiteko. Datorren urtera arte!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin