SANSE 1-1 PEÑA SPORT FC

Dena eman dute

Vídeo

Sansek bana berdindu du arratsalde honetan Peña Sporten aurka Zubietan. Gipuzkoarren nagusitasuna ez da markagailuan adierazi. Kanpokoen jokaldi arriskutsu bakarrean iritsi da nafarren gola.

Sansek izan du partidaren kontrolpea hasieratik, nahiz eta kosta aukera arriskutsuak sortzea. Peña Sport, aldiz, atzeratuta ari da, defentsan sendo lanean, ea kontraeraso bat aurkitzen zuen bere helburua lortzeko. Hogeita bostgarrenean, Muguruzaren falta zuzen bat gertu egon da neurketako lehenego golean bukatzeko, baina baloia ate gainetik joan da. Argiena Jauregik izan du buruz Muñozen zentro baten ondoren ezker hegaletik. Sanseri falta izan zaion gauza bakarra lehenengo zati honetan garrantzitsuena da: gola. Merituak egin ditu behintzat hori merezi izateko.

Argiena bigarren zatiko hasieran ailegatu da. Jauregik baloia zutoineruntz bidali du eta ez da gutxigatik neurketako lehenengo golean bukatu. Azkenean, hemeretzigarrenean, Sansek lortu du markagailua irekitzea. Sangalliren jokaldi bikain bati esker izan da, area kanpotik jaurti eta gero golean bukatu dena. Txuri-urdinek zeregin zailena lortuta zuten. Baina Peña Sporten jokaldi arriskutsu bakarrean iritsi da berdinketa. Ezker helagetik zentroa bota eta Oierren burukadak ate barruan bukatu du, bukaerarako hamar minuturen faltan. Hurrengo jokaldian, Capillak gipuzkoarrei garaipena eskuratzeko ahalegina egin du urrutiko jaurtiketa batekin, atezainak arazo handirik gabe harrapatu duena.

Berdinketa gazi-gozoa baina horrek ez du zikintzen, ezta gutxiagorik ere, Sanseren lehenengo itzuli bikaina. Bostgarren postuan eta laugarrenarekin berdinduta. Orain atseden hartzeko momentua iritsi da, pilak kargatuz hurrengo urterako.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Ugarte, Muñoz, Sanz, Sangalli, Muguruza (Guevara, min. 82), Capilla, Olaizola, Jauregi (Celorrio, min. 65).

Peña Sport FC: Edu, Oier, Endika, Xiker, Eneko (Joni, min. 77), Ceberio, Mario, Uriz (De Frutos, min. 77), Alonso, Diego, Adrian (Valdo, min. 60).

Golak: 1-0: Sangalli, min. 64; 1-1: Oier, min. 81

Epailea: Hernandez Lorenzo. Txartel horia erakutsi die kanpoko Alonso eta Mariori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!