RB LEIPZIG 2-2 REAL SOCIEDAD

Dena erabakitzeke

Vídeo

Realak emaitza ona lortu du Leipzigen. Birritan aaurretik ipini ostean, txuri-urdinek bina egin dute Alemanian. Azken txanpan izan ez den penalti batean jasotako golak garaipena lortzea ekidin dio Imanolen taldeari. 

Txuri-urdinek partidua bikain hasi dute. Lehen hurbilketan, arriskurik gabeko korner jaurtiketa bat eta gero, aldaratzea Porturengan erori da eta Ricori utzi ostean, honen erdiraketa Le Normandek barrura bidali du bigarren zutoinean eskuinez errematatuz.. Txuri-urdinen golaren ostean, alemaniarrak baloiaren jabetza monopolizatzen hasi dira, baina urruneko jaurtiketaren batean izan ezik, ez dute Ryan kinka larrian jarri. Realak lerroak juntu zituela eta Ryanengandik gertu defendatu du. Ondo ari zen, baina alboko erdiraketa baten ondoren, Nkunkuk, burukada zail batean, berdinketa jarri du markagailuan.

Bigarren zatiaren hasieran Realak baloiaren jabetza berdindu dio Leipzigi eta donostiarrentzat izan da aukerarik onena. Portuk ezin izan du bigarren zutoinean Oyarzabalek botatako kornerra errematatu. Atzelari batek atera du goleko marratik. Baina jokaldi horretan, atzelari batek eskuarekin jo du Porturen errematea baino lehen, eta epaileak, VARarenen abisuari esker, penaltia adierazi du. Mikel Oyarzabalek, ohi bezala, ez du barkatu Imanolen taldea berriz aurreratzeko. Reala abantailan zegoen eta ondo jokatzen ari zen, baina amaierarako hamar minuturen faltan, epaileak adierazitako penalti batek alemaniarrak berdintzeko aukera eman dio. Erabaki ulertezina eta, ondoren, VARak ez deitzea. Eza de penalti izan. Luzapenean, Ryanek txuri-urdinak salbatu ditu Henrichsek area barrutik egindako jaurtiketa batean.

Kanporaketa irekita uzten duen emaitza. Reale Arenan erabakiko da datorren ostegunean. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

RB Leipzig: Gulacsi, Klostermann, Simakan, Gvardiol, Laimer (Forsberg, min.60), Kampl (Haidara, min.86), Adams (Henrichs, min.46), Angelinho, Olmo (Poulsen, min.80), Nkunku (Szoboszlai, min.80) eta André Silva.

Real Sociedad: Ryan, Zaldua, Aritz, Le Normand, Rico (Aihen, min.61), Zubeldia, Merino (Martín, min.96), Rafael (Pacheco, min.78), Oyarzabal (cap)(Illarra, min.96), Portu eta Sorloth.

Golak: 0-1: Le Normand, min.8. 1-1: Nkunku, min.30. 1-2: Oyarzabal (pen.), min.64. 2-2: Forsberg (pen.), min.82.

Epailea: Çakir (Turkia). Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!