REAL SOCIEDAD – GHC RITM GRODNO (OSTIRALA, 12:15)

Dena prest

Belar hockeyko taldea Amsterdamen dago, non bihar Eurohockey Club Cup txapelketa jokatzen hasiko duen. Espedizio txuri-urdina arratsaldeko lehen orduan iritsi da Holandara eta, kontzentrazio hoteletik pasa eta gero, entrenatzera joan da AH&BC Amsterdam klubaren instalakuntzetara, txapelketa jokatuko den zelaira, alegia.

Jorge Perezen taldeak bihar jokatuko du, 12:!5ean, final laurdenetako partida Bielorrusiako GHC Ritm Grodno taldearen aurka. Garaipena lortzea arrakasta Itzela izango litzateke donostiarrentzat. Hazteko gogoz, gogor lehiatzeko asmoz eta ahalik eta urrutien iristeko esperantzarekin dira jokalariak. Biharko neurketa, txapelketako beste guztiak bezala, www.eurohockey.org webgunean zuzenean ikusi ahal izango dira.

Partiden egutegia:

Ostirala:

1-     12:15. Real Sociedad – Grodno (1)

2-     14:30. Surbiton – Alster (2)

3-     16:45. Hertogenbosch – Loreto (3)

4-     19:00. Hamburg – Amsterdam (4)

Larunbata:

5-     16:45. Galtzailea 1 – Galtzailea 2

6-     19:00. Galtzailea 3 – Galtzailea 4

Igandea:

7-     12:00. Irabazlea 1 – Irabazlea 2 (SF1)

8-     14:15. Irabazlea 3 – Irabazlea 4 (SF2)

Lunes:

9-   09:30. Galtzailea 6 – Galtzailea 5 (7º-8º postua)

10- 11:45. Irabazlea 6 – Irabazlea 5 (5º-6º postua)

11- 14:00. Galtzailea SF1 – Galtzailea SF2 (3. eta 4. postua)

12- 16:15. Irabazlea SF 1 – Irabazlea SF2 (Finala)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!