Realeko harrobiko talde guztiak martxan daude dagoeneko. Atzo arratsaldean hasi ziren falta zirenak, hau da, infantilen bi taldeak. Ilusio handiarekin -batzuentzat aurreneko urtea da Realean- iritsi ziren Zubietara lehenengo entrenamendua osatzeko. Lehenago Luki Iriarte Harrobiko Futbol Zuzendariak eta Mitxel Badiola Barne taldeen arduradunak ongietorria eman zieten jokalariei, eta geroago, z5 zelaian oso berezia izan zen lan saioa osatu zuten.
Unai Latailladek zuzenduko du infantilen lehenengo taldea eta Mikel Ferradas izango da bigarrenaren entrenatzailea. Bi taldeek, aurreko denboraldietako esperientzia onarekin jarraituz, goiko kategoria batean jokatuko dute aurten ere. Txikiak Ohorezko Infantil Mailan (urriaren 1ean hasiko da txapelketa) arituko dira eta lehenengo taldeak, aldiz, Kadeteen Lehenengo Mailan (irailaren 17an hasiko da liga) jokatuko du.
- Infantil Txikiaren (Ohorezko Infantila) egutegia
- Kadeteen Lehen Mailako egutegia hurrengo egunetan jakingo da.
Infantil taldea ondorengo jokalariek osatzen dute: Oihan Obregozo, Lander Olasagasti, Haimar, Alvarez, Mikel Letamendia, Beñat Arratibel, Ugaitz Iturrioz, Eneko Astigarraga, Iñigo Gaztelumendi, Julen Zubelzu, Lou Montagne, Endika Jimenez, Manex Gibelalde, Gari Arozena, Luken Beitia, Ricardo De Moraes, Mohamed Gourmat, Eñaut Lete, Ekain Orobengoa.
Aurredenboraldia ekin duen Infatil Txikiko jokalariak ondorengoak dira: Aritz Sodupe, Adrian Zango, Marc Laboreira, Xabier Yaniz, Alex Fernandorena, Aimar Olarra, Eneko Behobide, Eneko Gaztañaga, Domenic Torres, Manex Ibarrondo, Hugo Madina, Jon Yeabsera Landa, Martin Arruti, Jon Ezeizabarrena, Arkaitz Mariezkurrena. Bertan zeuden ere Iker Otadui, Iker Gabilondo, Alejandro Garcia, Ander Seara eta Beñat Herrero kanpo jokalariak.