Gure belar hockeyko taldeak bana berdindu du UD Taburienteren aurka Kanariar Uharteetara egindako bisitan. Duela bi astetik helburua beteta, egindako denboraldiari amaiera ona emateko helburuarekin egin dio aurre Realak azken jardunaldiari. Eta horrela egin dute, beti zaila den zelai batean puntu bat lortuz.
Norgehiagoka modurik okerrenean hasi da txuri-urdinentzat, bigarren minuturako atzetik jarri baitira markagailuan Sofia Belenen golaren ostean. Bigarren laurdenean Giuliana Sofiak lehia berdindu du gipuzkoarrentzat, eta hortik aurrera partida berdindu egin da eta markagailua ez da gehiago mugitu. Emaitza ona lortu dute Kanariar Uharteetan denboraldiari amaiera emateko. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin