REAL SOCIEDAD - SD EIBAR (LARUNBATA, 18:30)

Denboraldiko lehen derbia

Larunbat honetan, Realak SD Eibar taldeari egingo dio aurre denboraldiko lehen derbian. 18:30ean hasiko da derbi gipuzkoarraren jaia Zubietan. 

Exigentzia handiko aste baten ondoren iritsi dira Txuri-Urdinak eta asteburu honetan, garaipena eskuratu nahi dute beraien zaleen aurrean. Natalia Arroyoren jokalariei lan zaila jarri ohi dion taldea izago dute aurrez aurre larunbat honetan. Entrenatzaileak esan duenez, "motibatutako aurkari bat izango dugu aurrean eta fin aritu beharko dugu gauzak aurrera atera daitezen".


BIGARREN TALDEA

Gorka Álvarezen jokalariak ere larunbatean, arratsaldeko 16:30ean itzuliko dira etxera Balear Futbol Club taldearen aurkako norgehiagokarako. Hasiera ezinhobe baten ondoren, Txuri-Urdinek hainbat jardunaldi egin dituzte garaipena dastatu gabe, nahiz eta sentsazio onak batu dituzten. Donostiarrak konfiantza osoz eta gehiago lortzeko gogoz iritsiko dira asteburura. 

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!