Roberto Olabek astelehenean amaituko du bere etapa Realean. Ikasturte honetako zeregin guztiak amaitu ondoren, gasteiztarrak amaiera emango dio talde txuri-urdinean egindako ibilbide bikainari. Denbora honeta Errege Kopa, Europarako bost sailkapen, horietako bat Txapeldunen Ligarako, Erreginaren Kopa, beste hiru final, Txapeldunen Ligarako sailkapen bat eta Sanserekin Bigarren Mailara igotzea lortu da.
Futbol zuzendariaren eskutik, lehen taldeak azken hamarkadetako arrakastarik handienak lortu ditu. Olabe taldearen egilea izan da, eta azken urteetan asko gozatu dugu. Robertok etengabe hazi den klubaren oraina eta etorkizuna diseinatu du. Berdegunean lorturiko arrakastarekin batera, proiektu integral bat eta Europa osoan inbidiatutako klub egitura bat sendotu dira.
Filosofia argiarekin eta prozesu bakoitzaren xehetasunik txikiena ere zaintzen duen lan-metodoarekin, Olabek Kluba duela ez oso aspaldi pentsaezinak ziren kotetara igo du. Bidea zehaztuta uzten du, eta etorkizunerako, anbizioa, exijentzia eta luzerako begirada.
Roberto Olabek Realeko urre eta brillantezko intsignia jasoko du klubean izandako ibilbidea eskertzeko. Eskerrik asko, Roberto.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin