Gaur amaitu da datorren martxoaren 13an Old Trafforden jokatuko dugun Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako partidarako izen-ematea. Guztira, 2.043 bazkidek eta RS Fans elkarteak eman dute izena.
Martxoaren 4an Reale Arenako leihatilan ordaindu beharko dute (10etatik 20etara). Realaren txartela edo sarrerak eskatu zituen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.
Epea zabalik gainerako zaleentzat
Sakatu hemen eta erreserbatu sarrerak
Mila sarrera inguru jarriko dira gainerako zaleen eskura. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera erreserbatu ahal izango ditu (sarrera bakoitzeko prezioa: 40 euro). Horretarako, eskabide-orria bete beharko da martxoaren 4ko 23:59a baino lehen. Sarrerak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Garrantzitsua: Sarrerak izendunak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izena, abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaportearen zenbakia). NANa estadioaren sarreran eskatuko da, eta ezin izango zaio utzi herriak esleituta duen pertsona ez den beste bati. NANik ez duen adingabe bat heldu batekin joaten bada, familia-liburua aurkeztu beharko da sarbidean.