Bertsolaritzaren munduak egun berezia izango du larunbatean. Maialen Lujanbiok, Bertsolari txapelketaren txapelduna, ohorezko sakea egingo du eta beste bertsolari finalistekin batera egongo da. Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi Reale Arenako berdegunean izango dira eta Realak Maialen Lujanbiori eta bertsolaritzari antolatutako omenaldian parte hartuko dute. Ondoren neurketa palkoan ikusiko dute. Omenaldiaren une garrantzitsuenetariko bat Osasunaren aurkako partida hasi aurretik izango da, bai Maialen Lujanbiok bai Joanes Illarregi nafarrak bertso bana botako baitute zale txuri-urdinen aurrean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin