ATHLETIC CLUB - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00)

Derbirako gogoz

Realak igande honetan irteera zaila du Liga F-n, beti beste osagai bat duen partida batean: Athletic Cluben aurkako euskal derbia. Txuri-urdinek Lezamara joango dira neurketa jokatzera, 12:00etan, eta jardunaldi hau txapelketako aurkari ezagunenenetako batek markatzen du.

Derbiak erritmo altuko neurketak izan ohi dira, borroka handiarekin, hutsune gutxirekin eta xehetasunek askotan alde handia markatzen dute. Gainera, eszenatokiak zailtasuna gehitzen du: Lezamak beti estutzen du, eta Athleticek etxean beti maila berezia erakusten du, batez ere derbietan.

Arturo Ruizen taldeak serio lehiatzeko eta nortasunarekin jokatzeko asmoa du, ligan erakutsitako mailari jarraipena emanez. Realak ordenetik sendo egon nahi du, partidako uneak kontrolatu eta erasoko aukerak aprobetxatu aurkariak hasieratik bukaerara arreta eskatzen duen bitartean.

Derbiak intentsitate handia, berdintasuna eta lehia bizia izango ditu. Partida garrantzitsua da, ez bakarrik Athletic Cluben aurka neurtzeak duen esanahiagatik, baita denboraldi honetako fase honetan puntuek duten balioagatik ere. 


BIGARREN TALDEA

Realaren bigarren taldeak larunbat honetan, 16:00etan, jokatuko du Celta de Vigoren aurka Zubietan. Txuri-urdinek une bikaina bizi dute eta helburu argiarekin iristen dira: azkenaldiko emaitza positiboak mantendu eta forma bikaina ematen jarraitzea.

Aitor Resenderen jokalariek azken jardunaldietan defentsan sendo jokatu dute, intentsitate handia erakutsi eta erasoan eraginkortasun handia izan dute. Aurkari lehiakor baten aurka, partida honek kontzentrazio osoa, erritmo altua eta aukerak ondo aprobetxatzeko gaitasuna eskatuko du.

Zubieta berriro izango da taldea hazteko eta emaitza onak mantentzeko leku perfektua. Partida hau lehiatzeko, ikasteko eta ligan puntuak lortzen jarraitzeko aukera izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!