Igande honetan, Ipuruak Reala eta SD Eibar taldeen arteko derbia hartuko du 12:00etatik aurrera (ETB, Gol).
Bigarren itzuliaren lehen partida izango da eta ez nolanahikoa, gipuzkoar derbia baita. Txuri Urdinen helburua, hiru puntu gehitu, bolada onari eutsi eta goiko postuekin distantzia txikitzea da. Natalia Arroyo entrenatzaileak esan zuenez, "Zubietan bizitakoaren oso partida desberdina espero dugu". SD Eibar talde sendoa da eta hiru garaipen jarraian daramatzaten etxean.
BIGARREN TALDEA
Sailkapen nagusiko bigarren postuan dagoen Viajes Interrias Futbol Femenino izango dute aurkari Gorka Álvarezen jokalariek. Partida larunbatean jokatuko da arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Aurkari zail baten aurrean, sentsazio onak lortu eta hiru puntuak batzea dute helburu.
We are Real!