REAL – JOLASETA (Larunbata, 16:00)

Derbia liga hasteko

Vídeo

Belar hockeyko taldeak liga hasiko du larunbatean. Jorge Perezek zuzenduriko taldeak Jolaseta jasoko du ilusio handiko denboraldi honetan. Derbi polita izango da, hiru puntu garrantzitsu jokoan izanik

Maite Azkoaga kapitain txuri-urdin ohia gabe jokatuko duten lehen partidua izango da, aurreko denboraldi amaieran stick-a eskegi eta hockey-a utzi ostean. Hala ere, aukera ona izango da denboraldi honetan etorritako jokalari berriak ikusteko. Partidu gogorra espero da, Jolasetak taldea ondo indartu baitu, hainbat jokalariz gain entrenatzailea ere aldatu berri baitu.

 

“Helburuak ipini gabe, ahalik eta ondoen egitera”

 

Itxaso Sanchez eta Nereba Belzunegi txuri-urdinak ilusioa azaldu dute denboraldi berri honen atarian. Arerio indartsuagoeak daude, baina gipuzkoarrak ez dira kokiltzen eta gauza handiak lortzeko egingo dute borroka. “Talde gaztea dugu eta nahiz eta indartsuagoak egon, gu baino ilusio gehiago ez du inork izango”, bat egin dute bi jokalariek.

Bi talde euskaldunak larunbatean 16:00tan lehiatuko dira 2017-2018 denboraldiko lehen 3 puntuen bila.

  • Johanna Wulff alemaniarra, azken hilabetean proban egon dena, azkenean ez da taldean egongo.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!