Real Sociedad 0-2 Athletic Club

Derbiak ihes egin du

Vídeo

Realak ezin izan du Reale Arenako festa borobildu. Kanpokoek lehen minututan sartutako golak derbia Bilbora bideratu du. Txuri-urdinek neurketa ona jokatu dute, baina zehaztasuna falta izan da azken metrotan eta denboraldiko lehen porrota jasan dute.

Hasiera zorrotza izan da. Aurkariak lehen erasoan lortu du gola. Nekanek sartu du. Erantzuna beharrezkoa zen. Gipuzkoarrek ondo jokatu dute, partidaren nagusitasuna izan dute eta Athleticek kontraerasoak bilatu ditu. Txuri-urdinek baloia mugitu dute, hegaletatik, baina aukera garbiak sortu gabe. Itxaso eta Kianaren jaurtiketekin gertu izan da bedinketa, baina markagailua ez da mugitu.

Bigarren zatiaren dinamika berdina izan da. Etxekoak nagusi, kanpokoak sendo. Taldeak ez du porrota merezi izan, baina aurrean ez du asmatu. Cardonak, eskuineko hegaletik, etxekoen jokaldi arriskutsuenak sortu ditu. Aldiz, gola ez da iritsi. Luzapenean Maria Diazek bizkaitarren garaipena berretsi du. 

28.367 zalek taldea animatu dute, baina ezin izan dute saria jaso. Hurrengoan izango da. Aupa Real! 

 

Fitxa teknikoa:  

Real Sociedad: Quiñones (kap), Lucia, Maddi, Mendoza, Iraia (Blanco, min.80), Itxaso, Palacios, Barbara (Baños, min.46), Eizagirre (Mirari, min.76), Cardona eta Bautista (Manu, min.63).

Athletic Club: Ainhoa (kap), Moraza, Garazi, Unzue, Eunate, Damaris (Leia, min.58), Gimbert, Azkona, Jone Ibáñez (María Díaz, min.80), Nekane (Valdezate, min.65) eta Oroz (Marta, min.78).  

Golak: 0-1: Nekane, min.2. 0-2: María Díaz, min.90. 

Epailea: Acebedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko Mendoza eta Iraiari.  

Asistentzia: 28.367 ikusle. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!