Sansek Nastic hartuko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinek azken bi irteeretan bi porrot jarraian jasotzetik datoz, eta egoera iraultzeko asmo eta motibazioarekin iristen dira. Tarragonarrak, bestalde, bigarren postuan daude eta hitzordura egoera bikainean heltzen dira azken zortzi partidetan sei garaipen lortu ondoren. Maila handiko norgehiagoka, dinamika aldatzeko helburuarekin. Aupa Sanse!
REAL C – UD MUTILVERA (IGANDEA, 18:15)
REAL C – UD MUTILVERA (IGANDEA, 18:15)
Gure hirugarren taldeak Mutilvera hartuko du Sanseren partidaren amaieran. Gure bigarren filialak ere dinamika irauli nahi du mailari eusteko borrokan ari den taldearen aurrean.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
12:15 Euskal Kadetea – UD Ariznabarra (RSTV)
16:30 Emakumezkoen D taldea – CD Elgoibar (RSTV)
Igandea:
18:15 Real C – UD Mutilvera (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin