ALAZNE ESTENSORO

20 urtez azpiko Munduko Txapelketa hasi da

Alazne Estensorok 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatuko du Espainiako selekzioarekin. Txapelketa Polonian jokatuko da, irailaren 5etik 27ra, eta atezain txuri-urdina David Aznarrek deitutako 21 jokalarien artean dago.

Lazkaotarra deialdiko hiru atezainetako bat da eta 21 zenbakia eramango du. Estensorok bi partida jokatu ditu orain arte Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin.

Espainia F multzoan arituko da, Nigeria, Kaledonia Berria eta Txinako Herri Errepublikarekin batera. Selekzioak gaur, irailak 7, ekingo dio txapelketari Nigeriaren aurka, 18:00etan. Bigarren jardunaldian Kaledonia Berria izango du aurkari, irailaren 10ean, 15:00etan; eta multzoen fasea irailaren 13an itxiko du, Txinako Herri Errepublikaren aurka, 15:00etan. Hiru neurketak Sosnowiec Arenan jokatuko dira.

Espainiak seigarrenez hartuko du parte maila honetako Munduko Txapelketa batean. 2022an, Costa Rican, txapeldun izan zen, eta 2024an Kolonbian jokatutako azken edizioan final-laurdenetara iritsi zen.

Multzoen faseko partidak:

  • 07/09 – Espainia – Nigeria | 18:00
  • 10/09 – Espainia – Kaledonia Berria | 15:00
  • 13/09 – Txinako HE – Espainia | 15:00

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!