Realeko presidentea, Jokin Aperribay, prentsaurrekoan azaldu da abenduaren 13an Kursaalean ospatuko den Akziodunen Ohiko Batzar Nagusiari buruz hitz egiteko. Prentsaurrekoan klubaren aurrekontuak eta kontuak azaldu dira. Bestalde, Administrazio-kontseiluaren izendapena egingo dela aurkeztu du, urtebete aurreratuz.
Jokin Aperribayk erabakia azaldu du: “Anoetak jasango duen birmoldaketarengatik izendapena urtebete aurreratu dugu. Urte asko daramagu lanean proiektua egi bihurtzeko eta hurrengo urteetan ezin ditugu dudarik izan. Horregatik pentsatzen dugu kontseilu berdina lan guztietan zehar izan behar dela. Ondorioz, izendapena urtebete aurreratu dugu. Realarentzat hoberena dela pentsatzen dugu. Lanek zailtasunak izango dituzte eta kontseiluak ezin ditu dudarik izan”.
Bestalde, Realeko presidenteak ondorengoa esan du: “Akziodunen konfiantza izanda indar askoko momentua biziko dugu, eta ez bakarrik zelaiaren arloan. Proiektu oso polita dugu aurretik. Duela urte batzuk hasi genuen proiektua da, Reala pertsonei zuzenduta egon behar den Kluba da. Zubietarekin, aliantzekin, digitalizazioarekin, klub konbenituekin… Pertsonengan pentsatu behar dugu. Ideia horrekin sortu genuen ‘Realzale Leiala’ plana, bazkideak Anoetara dohainik etorri ahal izateko. Lan honetan sakondu behar dugu”.
Anoetaren birmoldaketaren prozesua
Presidente txuri-urdinak Anoetaren Estadioaren lanen aurrerapenak azaldu ditu. Ondorengo irudietan ikus ditzakezu birmoldaketaren hurrengo faseak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin