Igande honetan, arratsaldeko 16:00tan EH Kopako finala jokatuko du Realak Deportivo Alavesen aurka Azkoitiko Txerloia futbol zelaian.
Finalerdietan Athletic Club talde bizkaitarraren aurka 3-1 irabazi ondoren, indartuta iritsiko dira Natalia Arroyoren taldekideak asteburu honetako erronkara. Txuri-urdinek, azkenekoz, 2020. urtean lortutako titulua berreskuratu eta aurredenboraldiko azken norgehiagoka borobila egin nahi dute. Honako hau izango baita minutuak eta sentsazioak pilatzen jarraitzeko azken aukera. Honen ondoren, liga hasten da eta Atletico Madriden aurka neurtuko dituzte indarrak irailaren 10ean eguardiko 12etan.