UD LAS PALMAS 2–1 SANSE

Amaierara arte borrokatu dute

Vídeo

Sansek bi eta bat galdu du UD Las Palmasen aurka Estadio de Gran Canarian. Txuri-urdinek ez dute gau ona izan eta punturik gabe itzuli dira irlatik nahiz eta amaierara arte borrokatu.

Neurketa hasiera oso bizi batean, etxekoek lehen abisua eman dute Marvinek eskuin hegaletik egindako erdiraketa bat Lukovicek area barruan gora bidali duenean. Gure filialaren erantzuna Orobengoaren ezkerkada gurutzatu bat izan da, gutxigatik kanpora joan dena Carrera errematatzera iritsi ez ostean. Hala ere, aukerarik argiena Mariezkurrenak izan du, Horkasen aurrean bakarrik geratu ondoren bere baselinak langan jo baitu. Minutuek aurrera egin ahala, talde horiak norgehiagokaren jabetza mantendu du eta, lehen zatiko azken txanpan, aurrea hartu du Ivan Gilen golari esker, baloia sarera bidali baitu Loiodice eta Pejiñoren arteko jokaldi on bat aprobetxatu eta gero.

Bigarren zatia hasi bezain laster, kanariarrek abantaila bikoiztu dute Ivan Gilen beste gol batekin, area kanpotik egindako eskuinkadak Arana gainditu ondoren. Gola kolpe handia izan da donostiarrentzat, ezin izan baitute aukerarik sortu luzapenera iritsi arte. Bertan, aldea murriztea lortu dute Clementek bere atean sartu duen gol bati esker. Horren ondorioz, gipuzkoarrek gora egin dute azken minutuetan eta berdinketa bilatzen saiatu dira, baina ez die horretarako denborik eman eta bi eta batekoarekin amaitu da norgehiagoka.

Porrota etxetik kanpo Sanserentzat. Txuri-urdinek, nahiz eta ez duten egun ona izan, amaierara arte borrokatu dute urrezko puntu bat izango zena lortzeko zelai zail batean. Altxatzeko momentua da, datorren astean Eibarren aurka Ipuruan jokatuko den gipuzkoar derbiaren txanda baita.

Fitxa teknikoa:

UD Las Palmas: Horkaš, Marvin (Álex Suárez, min. 84), Mika Mármol, S. Barcia, E. Clemente, Amatucci, Loiodice (kap.) (Iñaki, min. 84), Iván Gil (Manu Fuster, min. 70), Pejiño (Jonathan Viera, min. 64), Luković (Marc, min. 70) eta Ale García.

Sanse: Arana, Dadie, P. Rodríguez (kap.), Kita, Agote (Balda, min. 76), Carbonell (Lebarbier, min. 56), Gorosabel (Ochieng, min. 56), Astiazaran (M. Rodríguez, min. 56), Orobengoa, Mariezkurrena (Díaz, min. 82) eta Carrera.

Golak: 1-0: Iván Gil, min. 39; 2-0: Iván Gil, min. 48; 2-1: E. Clemente (b.a.), min. 90.

Epailea: Germán Cid. Txartel horia erakutsi die etxeko Pejiñori eta kanpoko P. Rodríguez, Carrera, Carbonell, Ochieng, Kita eta Lebarbierri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!