Partida hau irabaziko dugu

Elkarrekin

Vídeo

2019-20ko Kopako finalerako aurreikusitako egunean, Realeko eta Athleticeko jokalariek bat egin dute bideo honetan. Bertan, gizarte osoa koronabirusaren aurkako borrokan jokatzen ari den benetako finalaren alde elkarrekin borrokatzearen garrantzia azpimarratu dute. Bi taldeetako futbolariek etorkizunean "final handia" izateko deia egin diete zaleei, "Pandemia gainditu eta denon artean lortu dugula esan nahiko duelako".

Bideoan, gainera, birusaren aurka lehen lerroan lanean ari diren langile guztien lana eskertu dute bi taldeek. Hauek dira Iker Muniainek, Aritz Elustondok, Aritz Adurizek, Willian Josek, Iñaki Williamsek eta Asier Illarramendik bideoan azaltzen dituzten esaldiak: "Kopako 100 edizio baino gehiagoren ostean, Realak eta Athleticek elkar ikusiko dugu final batean. Euskal Finala deitzen diote. Partida historikoa izango da. Lehiaz betea, baina baita alaitasunez eta zaletasunen arteko loturaz ere. Eta, hala denean, final handia izango da. Lehenik, pandemia honen unerik txarrenak gainditu ditugula esan nahiko duelako, bigarrenik, guztion artean lortuko dugulako eta, batez ere, eskerrik asko birusaren aurka final honen lehen lerroan borrokan ari zareten guztioi. Berdin dio zeintzuk diren zure koloreak, final hau guztiona da eta denon artean irabaziko dugu".

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!