Oso asteburu ona izan da gure atletismo sailarentzat. Albiste onena Murtziatik iritsi zen, non Espainiako Aire Libreko Kadete Txapelketa ospatzen zen. Bertan Ibai Serrano eskolako atletak hartu zuen parte eta 100 metrotako finala irabazi zuen 11.53ko denborarekin. Sari bikaina berarentzat.
Bestalde, Torrent-en 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zen. Pertikan Istar Dapenak zilarra lortu zuen 5,21 salto eginez lehen ahaleginean. Honela, Arrasateko atletak txartela lortu du 23 urtez azpiko Europako Txapelketarako.
Gainera, 400 metro hesidunetan Iñigo Rodriguez podiumera igo zen. Kasu honetan hirugarren izan zen 51.58ko denborarekin. Itoitz Rodriguez eta Javier Dones laugarren postuan amaitu zuten 400 metro eta 110 metro hesidunetan, hurrenez hurren.
Ordiziako Saria
Larunbatean Ordizian Jose Antonio Peñaren omenez egiten den Meeting-aren hirugarren edizioa ospatu zen.
Garaipen txuri-urdin bakarra Gen Esteban Abreuk lortu zuen 400 metroetan 48.73ko denborarekin. Unai Mena bigarren izan zen 49.93eko denborarekin. Gainera, luzera saltoan, Igor Legarda bigarren izan nzen 7,40rekin eta Iñigo Uribarren, hirugarren 7,32rekin. Davis Arques bigarren amaitu zuen 100 metroeta. Azkenik, Ricardo Rosado bigarren izan zen 5.000 metroetan 13:59:30ekin.