SANSE 2-1 MÁLAGA CF

Emaitzari buelta eman eta beste hiru puntu

Vídeo

Sansek meritu handiko garaipena lortu du gaur gauean Anoetan Malagaren aurka (2-1) asko landutako norgehiagokan.

Lehen zatia parekotasun handiz hasi da. Kanpokoek bitan abisatu dute David Larrubiaren bitartez: lehenengoa ezkerretik desbideratuta atera den jaurtiketa batekin eta ondoren Fragak arazorik gabe gelditu duen erremate batekin. Txuri-urdinek Gorka Gorosabelen burukadarekin erantzun dute, baina Herrerok baloia gelditu du. Handik gutxira, Larrubiak kanpokoen lehena egin du buruz sartutako golarekin. Donostiarrek ondo erreakzionatu dute. Gorosabelek area kanpotik jaurti du eta Herrerok ondo urrundu du. Carrerak, aldaratzean, errebotea baliatu du neurketa berdintzeko eta denboraldiko bere hamaikagarren gola sinatzeko.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek aurrerapausoa eman dute eta abagune argienak izan dituzte. Carrerak gertu izan du bere bigarren gola langa gainetik oso gutxigatik joan den erremate batekin, eta minutu batzuk geroago, Mikel Rodriguezek ateratako korner bat donostiarren bigarren golarekin amaitu da, Ochiengen burukada batekin. Neurketa azken txanpan zaildu egin da, Gorosabelek bigarren txartel hori eztabaidagarria jaso ondoren. Hala ere, taldea sendo mantendu da. Baldak Chuperen errematea urrundu du ate azpian, eta Fragak aurkariaren gola saihestu du behin baino gehiagotan.

Oso garaipen garrantzitsua izaera eta taldelana erakutsi dituen Sanserentzat. Sailkapenean gora egiteko balio dituzten urrezko hiru puntu. Hurrengo jardunaldian Cadizen aurka garaipen honi jarraipena ematea bilatuko dute. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Garro, Beitia (kap.), Kita, Balda, Carbonell, M. Rodríguez (Eceizabarrena, min. 90) G. Gorosabel, Astiazaran (Ayo, min. 85), Ochieng (Marchal, min. 77) eta Carrera (Mariezkurrena, min. 85).

Málaga CF: A. Herrero (kap.), C. Puga, Murillo, Montero, Rafita, Juanpe (Izan M., min. 46), Dotor (Jauregi, min. 79),  Aarón Ochoa (Dani Lorenzo, min. 62), D. Larrubia, Joaquín (Lobete, min. 74) eta Niño (Chupe, min. 62).

Golak: 0-1: Larrubia, min. 15; 1-1: Carrera, min. 24; 2-1: Ochieng, min. 68.

Epailea: Andrés Fuentes. Txartel horia atera die etxeko Ochieng, Balda eta Garrori eta kanpoko Juanpe, Aarón Ochoa, Joaquín eta Rafitari. Etxeko G. Gorosabelek txartel gorria ikusi du bi txartel hori jaso ondoren (min. 72).

Ikusle kopurua: 1.581 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!