KIROLAZ HARATAGO DOAN HELBURUA: EUSKARALDIAREN ERAKUSLEKU BILAKATZEA

Emakumezkoen futbola zein euskara sustatzeko derbia

Larunbatean, hilak 19, San Mamesen (20:00etan) jokatuko den Athletic Club-Real Sociedad partiduak helburu desberdin bat izango du: Euskaraldia sustatzea.

San Mamesen, azaroaren 19an (larunbata), 20:00etan, jokatuko den Athletic Club-Real Sociedadeko derbiak pizgarri guztiak ditu oroimenerako egun bihurtzeko. Liga F txapelketako bederatzigarren jardunaldian bi taldeen arteko norgehiagokaren kirol-zaletasunari Euskaraldiaren sustapena gehitu zaio ekimenaten hirugarren edizioa partida bezperan hasiko baita. Emakumezkoen futbolaren garapena eta euskaraldia sustatuko dituen derbi bati buruz ari gara. 

Euskaraldiaren bozgorailu diren bi klubek hitzordu berezi bat bizitzea nahi dute, San Mamesko harmailetan eta kanpokaldean zaleak elkartuko dituen ezustez beteriko eguna. Hurbiltzeko, ahobizi eta belarriprest izateko, kantatzeko, animatzeko eta futbolaz gozatzeko aukera bikaina izango da.

Athletic Club, Real Sociedad eta Eusko Jaurlaritzak prentsaurrekoa antolatu dute partidaren egoitza izango den San Mamesen estadioan. Ekitaldia hilaren 15ean izango da, asteartea, arratsaldeko 17:00etan, Jose Iragorri prentsa aretoan. Antolakuntza-jarduerak azalduko dira ohiko kirol-albisteak protagonistekin aztertzeaz gain. Bertan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek, Athletic Clubeko lehendakariorde Nerea Ortizek, Real Sociedadeko lehendakariorde Joseba Ibarburuk, bi taldeetako kapitainek (Nerea Eizagirre eta Garazi Murua) eta entrenatzaileek (Natalia Arroyo eta Iraia Iturregi) hartuko dute parte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!