EGIN ZAITEZ BAZKIDE ETA BABESTU GURE EMAKUME FUTBOLARIAK

Emakumezkoen Realaren txartel esklusiboa

Realeko emakumezkoen futbolak aurrera pausoak ematen jarraitzen du. Laster denboraldi berri bat hasiko da, eta talde txuri urdina nabarmen gaztetu da, gogo berriekin dator, eta Arturo Ruiz teknikari berria estreinatu du. Hori zuen interesa pizteko gutxi balitz, jakin ezazue irailaren erdialdean Zubietan debuta egingo dutela zelai berrian.

Etengabeko hazkunde horri, gainera, gure taldeak sortzen duen ikusmina gehitu behar zaio, gero eta handiagoa baita. Arrazoi horiengatik guztiengatik, klub txuri urdinak gure emakumezkoen futboleko bazkide esklusiboaren txartela kaleratzea erabaki du, eta horri esker emakumezkoen partida guztiak ikusi ahal izango dituzu, bai Ligan edo Kopan, arrazoizko prezioan.

Zer ezaugarri ditu txartel berriak?


- Emakumezkoen taldeak etxean jokatutako partida guztiak ikusteko aukera emango dizu.

- Txartelak ez du zenbakirik izango, Zubietako zelai berriko eserlekuek ez baitute zenbakia esleituta izango. Hala ere, eserleku ziurtatua izango duzu beti.

Realzale Programan puntuak metatu ahal izango dituzu eta %10eko deskontua izango duzu gure denda ofizialetan egiten duzun edozein erosketatan.

Edukiera arrazoiak direla-eta bazkideen artean zozketa eginez gero, Emakumezkoen Realeko bazkide esklusiboek eserlekua bermatuta izango dute Zubietan.

- Kuota urte natural bakoitzeko ordainduko da. Txartela orain erosiz gero, abendura arte dagokizun zati proportzionala ordainduko duzu.

Hiru kategoria egongo dira:

0-6 urte (Txiki F):  5 euro urtean

* 7-17 urte (Gaztea F): 30 euro urtean.

18 urtetik gora (Txuri Urdina F): 95 euro urtean.

- 5 akzio baino gehiago dituzten akziodunek %5eko deskontua izango dute.

Sarreren prezio orokorrak

Sarreren prezioak bi kategoriatan banatu dira. A kategorian, Real Madril, Bartzelona eta Athletic Club taldeen bisitak sartzen dira. B kategorian, gainerako partidak sartzen dira. Gauza interesgarri moduan, jakin ezazue A kategoriako partida bakarrik zenbatuta, helduek urteko txartelagatik ordaindu behar dutena ia-ia konpentsatuta geratzen dela.

Oraingo bazkideak

Egun ditugun bazkideek ez dute gestiorik egin beharko eta aurrerantzean ere doan sartu ahal izango dira emakumezkoen taldearen partidetara. 

RS Fan

Gure RS Fanek Sanse Bigarren Mailan ikusi ahal izango dute eta emakumezkoen taldeak etxean dituen konpromisoak ikusteko deskontua izango dute sarreretan. Hauek dira RS Fanentzako deskontuak:

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!