IZENA EMAN ETA ERRESERBATU LEKUA AUTOBUSEAN

Eman izena Sansek Ipuruan jokatuko duen partidarako!

Reale Arenako berdegunea zaintzeko asmoz, Sanse eta SD Ponferradina taldeen arteko partida Ipuruan jokatuko da igande honetan (14:00etan). Partida beste leku batean jokatzean, gure bazkideek aldez aurretik izena ematea behar dugu partidara joateko, harmailetarako sarbideak bizkortu eta koordinatu ahal izateko.

Izen-ematea aktibatuta dago eta larunbatean itxiko da 10:00etan. Apuntatzen diren bazkideak, Ipuruako 1., 12. eta 14. ateetatik sartu beharko dira, Realeko bazkide txartela aurkeztuta, eta eskuragarri duten eserlekuetan eseri. Gogorarazi behar da, zelaira sartu ahal izateko, ‘Sanse bonoa’ eduki beharko duzula.

Autobusak doan Reale Arenatik

Klub txuri-urdinak autobusak jarriko ditu Donostiatik Eibarrera partidara joan nahi duten bazkideentzat. Autobusak igandean irtengo dira, 11:45etan, Reale Arenatik (Txuri Urdin Izotz Jauregian).

Klubeko autobusetan joan nahi baduzu, izena emateko formularioan bertan jakinarazi beharko diguzu. Autobusek ibilbide hau egingo dute, eta zure bilketa-puntua zein izango den adierazi beharko duzu:

11:45: Reale Arena (Txuri Urdin Izotz Jauregian) – 12:10: Tolosa (Santa Klara) – 12:25: Beasain (Renfe) – 12:40: Zumarraga (Huts Tabernan)13:00: Bergara (autobus geltokian).

Sarreren salmenta

Partida beste estadio batean jokatzen denez, sarrerak ezin izango dira online saldu. Partidarako sarrerak Ipuruako leihatiletan bertan erosi ahal izango dira (25 euro). Sarrerak saltzeko ordutegiak honako hauek izango dira: igandea, 12:00etatik aurrera.

Osasun neurriak

Maskara nahitaez erabili behar da, eta partida honetan gomendatzen da zure lekuan ez kontsumitzea ez janaririk ez edaririk (harmailetan ura eskainiko da); ostalaritzarako eta jatetxerako guneetan soilik onartuko da, dekretu berrian jasotzen den bezala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!