SANSE – RCD MALLORCA (LARUNBATA, 14:00)

Lehen mailako proba

Sanse larunbat honetan itzuliko da Zubietara, ilusioz beteriko denboraldi hasiera sinatu ondoren. Txuri-urdinak maila bikainean lehiatzen ari dira lehen neurketa hauetan, nortasuna, intentsitatea eta futbol ona erakutsiz garrantzi handiko taldeen aurrean. Joan den asteburuan Andorran lortutako garaipenak (1-3) taldearen une ona berretsi zuen. Zortzi punturekin jada, konfiantzaz ekingo diote donostiarrek zaleen aurrean jokatuko duten beste hitzordu bati.

Aurrean Mallorca izango da, Lehen Mailatik jaitsi berria eta maila gorenera itzultzeko helburuarekin eraikia. Talde balearrak maila handiko jokalariak ditu eta hamar punturekin helduko da Donostiara. Hala, txuri-urdinek exijentzia handiko proba bati egin beharko diote aurre. Euren erritmoa inposatu eta Zubietan berriro puntuak batzeko dituzten aukerak baliatzen saiatuko dira. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!