Jolastu Realarekin

Entretenimendua familiarentzat

Egun desberdinak dira hauek. Jardunaldi hauetan zehar entretenimendua bilatu behar dugu, eta, horregatik, 'Jolastu Realarekin' app-az hitz egin nahi dizugu. Doako aplikazioa da, 6.000 pertsona baino gehiagok deskargatu dutena, eta mugikorrean zein tabletetan deskargatu dezakezu (IOS eta Android).

Bertan, bost jolas klasiko ezberdin proposatzen dizkizugu, adin guztietarako pentsatuak. 'Jolastu Realarekin' aplikazioarekin entretenimendua aurkituko duzu, eta zure taldeari buruz asko ikasiko duzu.

Joko desberdinak

ITZALAK

Lotu agertzen den irudi txuri urdina dagokion itzalarekin Aukeratu marrazkia eta arrastatu silueta egokiraino.  

JANDAJAN 

Eraman gure armarria labirintotik, harrapatu ahal dituzun baloi guztiak, mamuetatik ihes eginda…haiek jateko aukera izan arte. 

BIKOTEAK 

Segundo batzuk dituzu gure jokalarien argazkiak memorizatzeko. Gero, azkar ibili beharko duzu kromoak irekitzeko eta memorizatu dituzun irudiak bikoteka jartzeko. 

ZALDITXOAK 

Moxalen lasterketa bat da, gure hipodromoan. Jaurti dadoak eta zure aurkariak baino azkarrago joan trostaka. Jokalari bat eta lau jokalari artean batera. 

HITZEZ HITZ 

Zenbat dakizu Realaz? Asmatu hiztegiko hitz bakoitza eta osatu errosko ezin txuri urdinagoa.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!