ERREZETA TXURI-URDINA BM SUPERMERKATUEI ESKER

Entsalada goxoa

Irabazlea daukagu! Ez da erraza izan, baina entsalada onena Jose Antonio Eguilazek prestatutakoa dela erabaki du Virginia Santesteban nutrizionistak zuzentzen duen epaimahaiak. 'Covid gabeko entsalada’ izan da jarri dion izena. Irabazleak honako osagai hauek erabili ditu: eskarola kizkurra, radicchioa, tomatea, erremolatxa egosia, dadotxoetan moztutako sagarra, indioilarra plantxan zatitan, noodleak eta anakardoak. Eta apaingarri gisa, pestuz egindako ozpina, ardo beltzaren ozpinarekin, piku barietateko oliba olio estra eta gatz pittin bat. Dena koilaratxo batekin emultsionatuta. Zoragarria!

Errezeta honi esker, Jose Antonio Eguilazek 100 euroko txekea izango du BM Supermerkatuetan erosketak egiteko. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta laster esango dizuegu zein den prestatu beharreko hurrengo errezeta.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!