REAL C 0-1 CD LAREDO

Eraginkortasun kontua

Vídeo

Gure hirugarren taldeak huts eta bat galdu du gaur arratsaldean Zubietan CD Laredoren aurka jokatutako neurketan. Real C nagusi izan da lehen zatian, aurkariari inolako arrisku ekintzarik egiteko aukerarik eman gabe. Baloiaren jabetza eta etengabeko erasoak egin dituzte aurkariaren atean, baina arrakasta handirik gabe. CD Laredo kontraerasoan saiatu da, baina baloiak oso gutxi irauten zien hanketan, hein handi batean, talde gipuzkoarrak egindako presioaren erruz. Dadiek lehen zatiko aukerarik argiena izan du erremate akrobatiko batekin Azurmendiren erdiraketaren ondoren, baina bere bolea arazoekin aldentzea lortu du D. Purasek. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, baina nahiz eta behin baino gehiagotan saiatu, ez dute markagailuan aurrea hartzea lortu.

Gure hirugarren taldeak estutu egin du aldageletatik pasa ostean, eta bost minutura Baldak eta Ruizek etxekoak aurreratu ahal izan dituzte gol aukera bikoitz batekin, baina kanpokoen defentsak gipuzkoarren gola eragotzi du. Hala ere, markagailua estreinatu duena talde kantabriarra izan da, Carralek hamaika metroetatik sartutako golaren ondorioz. Emaitzak ez zuen islatzen berdegunean gertatzen ari zena, eta txuri-urdinek lanean jarraitu dute markagailuari buelta emateko. Baloiaren jabetza izan arren, ez dute arrisku aukera argirik sortu eta ez dute berdinketaren gola sartzea lortu. Sergio Franciscoren mutilek behin baino gehiagotan lortu ahal izan dute gola partida osoan zehar, baina ezin izan dute D. Purasek defendatutako atea gainditu. Bestalde, CD Laredok izan duen hurbilketa bakarrean sartu du garaipenaren gola. Datorren igandean Naxararen zelaia bisitatuko dute hiru puntuak berriz lortzeko asmoz. Aurrera Reala!


Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Cortes, Rodriguez, Cantero, Azurmendi, Gorrotxategi (Zubillaga, min. 63), Kortajarena (kap.), Balda (Lespinasse, min. 75), Dadie (Teijeira, min. 75), Magunazelaia eta Ruiz (Arzak, min. 63).

CD Laredo: D. Puras, J. Puras, Goñi, Carral, Marta (Ibarrondo, min. 59), Sanz (Beceiro, min. 77), R. Fernandez (kap.) (Vinatea, min. 59), I. Amaya, B. Ares, N. Santos (Owona, min. 77) eta A. Güemes (Escalante, min. 95).

Gola: 0-1: Carral (p.), min. 71

Epailea: Ruiz Esquinas. Txartel horia atera die etxeko Azurmendi, Arzak eta Marrerori, eta kanpoko J. Puras, I. Amaya eta D. Purasi. Txartel gorri zuzena erakutsi dio etxeko Canterori (min. 89).

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!