Sansek 2-4 galdu du gaur arratsaldean Zubieta Estadioan liderraren aurka, UD Almeria. Txuri-urdinek konfiantzaz ekin diote neurketari eta markagailuan aurrea hartzeko hainbat aukera sortu dituzte, baina talde andaluziarrak bere aukerak baliatu ditu hiru puntuak eskuratzeko.
Lehen minutuetan, donostiarrek jokoaren kontrola izan dute eta aukera argienak sortu dituzte. Soroetak markagailua irekitzeko aukera izan du bi jokalditan: lehenik, langa gainetik joan den buruz egindako erremate batekin eta, ondoren, atezainaren aurkako buruz buruko batean. Gipuzkoarrak unerik onean zeudenean, kanpokoek kontraeraso bat baliatu dute eta Cipengak 0-1ekoa egin du. Etxekoek azkar erantzun dute eta Astiazaranek berdinketa lortzeko aukera izan du Ruperezen erdiraketa baten ondoren buruz egindako errematearekin, baina baloia kanpora joan da. Handik gutxira, Almeriak aldea handitu du Miguelen bitartez; Fragak aldaratutako baloi bat aprobetxatu du atsedenaldira 0-2ko emaitzarekin iristeko.
Bigarren zatian, neurketa are gehiago korapilatu zaie txuri-urdinei. Andaluziarren korner baten ondoren, epaileak penaltia adierazi du Kitaren zalantzazko esku baten ondoren, VAR-ean berrikuspena egin ostean. Arribasek ez du huts egin hamaika metroetatik eta kanpokoen hirugarrena egin du. Hala ere, kolpearen ostean, gure bigarren taldeak ez du amore eman eta aukerak sortzen jarraitu du. Daniren erdiraketa on batek Astiazaran aurkitu du bigarren zutoinean eta lasartearrak aldea murriztu du bere errematearekin. Golak donostiarrei bultzada eman die eta gero eta gehiago hurbildu dira aurkariaren atera. Eceizabarrenak aukera ona izan du area barruan, baina Andresek geldiketa ona egin du. Mariezkurrenak eta Astiazaranek ere gola egiteko aukera bana izan dute, baina lehenaren errematea atezainak gelditu du berriro, eta bigarrenarena kanpoara atera da. Luzapenean, Mariezkurrenak 2-3koa egin du eta gipuzkoarrei itxaropena itzuli die. Tamalez, hurrengo jokaldian, andaluziarrek 2-4koa lortu dute neurketa amaiera emateko.
Sansek saririk gabe amaitu du norgehiagoka. Txuri-urdinek aukerak sortu eta egoera zailen aurrean erreakzionatzeko gaitasuna erakutsi dute, baina liderraren eraginkortasunak erabaki du partida. Donostiarrak hurrengo jardunaldian egoerari buelta ematen saiatuko dira UD Las Palmasen aurka.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Ruperez, Calderón (Osazuwa, min. 88), Kita, Balda (kap.), Aguirre (Eceizabarrena, min. 68), Carbonell, Astiazaran, Gorosabel (Mariezkurrena, min. 68), Díaz (Adjabeng, min. 81) eta Soroeta (Carrera, min. 68).
UD Almería: Andrés Fdez., Luna, J. Pulido, Bonini, Lelo (Álex Muñoz, min. 73), Stefan Dzodic, Javi Muñoz, Chirino (Morci, min. 29), B. Cipenga (Nico Mr, min. 73), Arribas (kap.) (Junyent, min. 84) eta Miguel (Baptistao, min. 84).
Golak: 0-1: Cipenga, min. 23; 0-2: Miguel, min. 38; 0-3: Arribas (pen.), min. 54; 1-3: Astiazaran, min. 58. 2-3: Mariezkurrena, min. 90+5; 2-4: Ruperez (b. a.), min. 90+6.
Epailea: Alejandro Ojaos. Txartel horia atera die etxeko Díaz eta Soroetari eta kanpoko Pulidori.
Ikusle kopurua: 780 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin