AINHOA MARIN

Erasorako mehatxu berri bat

Vídeo

Realak eta Ainhoa Marinek akordioa lortu dute jokalaria talde txuri urdinera etortzeko, 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte.

Ainhoa Marin Espainiako futbolean ibilbide zabala duen futbolaria da. FC Barcelona Bn hezia, bertan aritu zen 2013tik 2018ra, eta RCD Espanyolen jarraitu zuen hazten, ondoren CE Seagull eta Dépor ABANCA taldeetan aritu aurretik.

Jokalaria Zubietara iritsi da talde galiziarrean etapa nabarmena osatu ondoren. Bertan 2021etik aritu da, eta pieza garrantzitsua izan da bere erregulartasunagatik, lehiakortasunagatik eta taldeari egindako ekarpenagatik. Bere etorrerak, gainera, esanahi berezia du; izan ere, Ainhoa Marinek badaki zer den Zubietan jokatzea, bere prestakuntza garaian Donosti Cup jokatu baitzuen bertan. Orain, agertoki berera itzuliko da jokalari txuri urdin gisa etapa berri bati ekiteko.

Jokalariak, Policlinica Gipuzkoan azterketa medikoa gainditu eta Anoetako bulegoetan Alex Uranga kontseilariak lagunduta kontratua sinatu ondoren, adierazi du "ilusio handiarekin" dagoela eta "Realari laguntzeko gogo handia" duela.

Ongi etorri, Ainhoa!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!