ZENBAKIAK

Errekor gaua

Atzokoa gau magikoa izan zen. Partidagatik, emaitzagatik eta Eusebio Sacristanen taldeak erakutsitako irudi onagatik. Atzoko garaipenak, gainera, mugarri berri bat ezarri zuen Realaren historian, izan ere, Mazedonian lortutako emaitzak balio izan zuen Realak bere ehun urte baino gehiagoko historian egin dituen errekorretako batzuk gainditzeko

Mazedonian FK Vardarren aurka lortutako 0 eta 6ko garaipena txuri-urdinek Europako lehiaketa batean izan duten gol kopururik handiena bihurtu da, lehen postua kenduta Rosenbork BKren aurreko lehen jardunaldian lortu berriari (4-0). Atzo geroztik, 98-99 denboraldian UEFAko Kopan Realak FC Dinamo Moskvari sartu zion 3 eta 0ekoa rankingaren hirugarren postuan dago.

46-47 denboralditik, lehiaketa guztiak kontuan hartuta, Realak ez zuen horrelako gol festarik lortzen kanpoan. Bigarren mailan izan zen, Barakaldo CFren aurkako partida batean, eta emaitza  0 eta 7 izan zen. Goleatzaileak izan ziren Campos, hat-trick batekin, Jose Mari Perez, Castivia, Ontoria eta Vazquez.

Maila indibidualean, atzokoan Realeko jokalari batek lehendabiziko aldiz sartu zituen lau gol Europako lehiaketa batean. Willian Jose, halaber, UEFA Europa Leagueren historian etxetik kanpo lau gol sartzen dituen lehen jokalari bihurtu zen. Etxetik kanpo lau gol sartu zituen Realeko azken jokalaria Pedrin izan zen, 40-41 denboraldian, lau tanto egin baitzituen Valladoliden 3 eta 6 irabazita, Bigarren mailan. Denboraldi hartan Reala Lehen mailara igo zen, eta orduan lortu zuen 14 eta 2ko historikoa, Atotxan, bueltako partidan, Real Valladoliden aurka.

Atzokoa, halaber, Mikel Oyarzabalen golaren debuta izan zen; Europako lehen partida zuen Realarekin, eta markatzea lortu zuen. Denboraldi honetan balentria berdina egin zuen Diego Llorentek ere, Europako bere lehen partidan Rosenborgen aurka markatzea lortu baitzuen, eta gainera bi aldiz.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!