SANSE – RC DEPORTIVO (IGANDEA, 14:00)

Erritmoa ez dadila gelditu

Sansek RC Deportivo jasoko du igande honetan Zubieta Estadioan. Txuri-urdinak denboraldiko unerik onenean iritsiko dira, lehen aldiz hiru garaipen jarraian lortu ondoren. Gure filialak lehiatzen eta astebururo zer egiteko gai den erakusten jarraitzen du. Azken proba joan den astelehenean ikusi genuen Cadizen, ahaztezina izango den erakustaldi batekin.

Coruñarrak, bestalde, azken urteerako denboraldirik onenetakoa egiten ari dira. Laugarren postuan kokatuta, aurten behin betiko pausoa eman eta Lehen Mailara itzuli nahi dute, bertan hainbat eta hainbat aldiz aritu baitira. Oso lehia gogorra eta zaila, baina txuri-urdinei ez die izutuko, joaneko neurketan gai izan ziren eta nagusitzeko. Erritmoa ez dadila gelditu. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!