Sansek Reina Sofía futbol zelaia bisitatuko du igande honetan Unionistas de Salamancaren aurka lehiatzeko. Txuri-urdinak bigarren postu pribilegiatuan daude eta talde onena dira etxean. Zubietatik kanpo, aldiz, lehen bi irteeretan irabazi zuten, baina ordutik ez dute garaipenik lortu. Jardunaldi honetan sailkapenaren erdian dagoen talde baten aurka jokatuko dute, etxean partida bakarra galdu duena (liderraren aurka, Cultural Leonesa) eta Rayo Vallecanori aurre egitetik datorrena Kopan. Erronka berria aurretik. Gehiagoren bila. Aupa Sanse!
UD LOGROÑÉS – REAL C (IGANDEA, 17:00)
UD LOGROÑÉS – REAL C (IGANDEA, 17:00)
Gure hirugarren taldeak Las Gaunas bisitatuko du UD Logroñesen aurka jokatzeko. Txuri-urdinei emaitza irauli zioten joan den asteburuan Deportivo Alavesen filialaren aurka, eta horrekin beraien bolada ona eten zuten (hiru partida jarraian porrotik ezagutu gabe). Errioxarrak hirugarren postuan heltzen dira, Kopan Girona kanporatu ondoren eta igoera zuzena lortzeko helburuarekin. Emaitza positibo baten bila Zubietatik urrun.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantil Txikia – Orioko FT (RSTV)
12:30 Euskal Kadetea – Romo FC (RSTV)
15:30 Emakumezkoen C taldea – Bizkeneskak FT (RSTV)
Igandea:
10:00 Ohorezko Kadetea – Igeltegi de Donostia CF (RSTV)
12:00 Ohorezko Jubenila – Arenas Club (RSTV)