Igande honetan Sansek CD Tudelano-ren bisita jasoko du. Talde hau zortzigarren postuan kokatuta dago sailkapenean eta moralez beteta iritsiko da oraindik partidarik galdu ez duelako. Azken neurketan hutsean berdindu zuen UD Logroñes-en aurka.
“Potrilloek” erronka erakargarria dute. Tudelano-ri irabazi nahi diote, baina ez da erraza izango. Nafarroako taldeak bakarrik hiru gol jasan ditu. Hortaz, Sansek eraso aukera guztiak aprobetxatu behar izango ditu.
Imanol Alguacilen mutilek goiko postuetan jarraitu nahi dute. Beraz, emaitza positibo bat lortu beharko dute Zubietan. Datozen lau partiden artean hiru etxean izango dira, horregatik zaleen bultzada ezinbestekoa izango da ahal diren puntu guztiak lortzeko.
Deialdia bihar partida aurretik ezagutuko da. Baja medikua dira Jauregi, Sangalli eta Sisniega.
CD Aurrera – Real Sociedad C (igandea, 12:00)
CD Aurrera – Real Sociedad C (igandea, 12:00)
Realeko hirugarren taldea laugarren postuan dago azken emaitza bikainak lortu ondoren. Igande honetan CD Aurrera-ren instalazioak bisitatuko ditu bolada onarekin jarraitzeko. Arerioa azken postuan dago, baina ez da partida erraza izango
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin