MAREN LEZETA ETA AROLA APARICIO

Erronka jasangarria

Vídeo

Barreen artean ere ikasi egiten da. Planeta Urdina Astearen baitan, Maren Lezeta eta Arola Apariciok erronka dibertigarri bati egin diote aurre, Realaren ingurumenarekiko konpromisoaz eta jasangarritasunaz zenbat dakiten erakusteko asmoz.

Karbono-aztarna, mugikortasun jasangarria, ekonomia zirkularra, energia berriztagarriak edota material birziklatuak izan dituzte hizpide jokalari txuri-urdinek. Izan ere, horiexek dira Planeta Urdina egitasmoaren oinarrietako batzuk; Klubak etorkizun jasangarriago baten alde, zelaitik harago ere, egiten duen apustuaren isla.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!