Reale Arenak Frantziako errugbiaren ekitaldi handia hartuko du ekainean. Hilaren 9an eta 10ean jokatuko dira gure etxean Ligue Nationale 22-23 txapelketako bi finalerdiak.
Sarrerak jada salgai
Sarreren salmentari dagokionez, dagoeneko irekita dago bi partidetarako tribunako sarreren salmenta, eta urtarrilaren 31ra arte lehentasunezko kupo bat gordeko da gure bazkideentzat.
Lekuak ondorengoak dira:
- B eta 1 guneak Tribuna Nagusian: 120€
- I. gunea ekialdeko harmailan: 90€
- S gunea Aitor Zabaleta harmailan: 65€
- L3 gunea Aitor Zabaleta harmailan: 35€
Bazkideek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak erosteko plataformara sartzeko jarraibideekin.
Bestalde, Hospitality guneko sarreren salmenta martxan dago oraindik, eta errugbiaz eta gastronomiaz gozatu ahal izango da gure espazio berrietan.
Klik egin HEMEN Hospitalityko sarrerak erosi nahi badituzu. Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez harremanetan klubarekin helbide elektroniko honen bidez: top14hospitality@realsociedad.eus
Martxoan, Aviron Bayonnais – Pau
Martxoaren 25ean Aviron Bayonnais eta Pau taldeek neurtuko dituzte indarrak Reale Arenan. Partida 17:00etan jokatuko da. Sarrerak salgai daude jada gure webgune ofizialean, Frantziako klubeko bazkideentzat bakarrik. Urtarrilaren 26tik aurrera (12:00) publiko orokorrarentzako tribunako sarrerak erosteko aukera irekiko da.
Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin