REAL MADRID-REAL SOCIEDAD (LARUNBATA 14, 21:00)

Eskatu zure sarrerak

Jada otsailaren 14an Santiago Bernabéun jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 612 sarrera jasoko ditu, 70 euroko prezio bakarrean.

- 507 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera languntaldeentzat.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik otsailaren 14ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea otsailak 9an 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak eta laguntzaileak bazkideak edo RS Fan izan behar dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Mesedez, bete itzazu inprimakiak Madrilera joango diren pertsonen datuekin, ez baita izen-aldaketarik onartuko txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!