Bigarren urtez jarraian Realaren dendek ‘Singular Dendak’ marka jaso dute. Gipuzkoako Merkatarien Federazioak emandako errekonozimendu honek, kalitatezko produktuak, irudi korporatibo erakargarria, bezeroei tratu eta atentzioa,... ezberdina eskaintzen dituen establezimenduak nabarmentzen ditu. ‘Singular Dendak’ marka duten dendek “desberdin, bakar eta erosketa esperientzia positibo bat egiten dutenak dira”, markaren arabera. Gure zaleei zerbitzu onena eskaintzeko ideiarekin Elkano 4 eta Anoeta Estadioan dauden dendek egiten duten lanari egindako errekonozimendua da.