HARROBIKO JOKALARI OHIEI OMENALDIA

Eskerrik asko

Vídeo

Realak omenaldia egin zien atzo 2018-19 denboraldiaren amaieran baja jaso zuten futbolariei. Eureka Zientzia Museoan egindako ekitaldi eder batean, klub txuri urdinean izan ziren teknikari eta lankideez inguratuta, harrobiko jokalari hauek, bere familiekin batera, errekonozimendu polita jaso zuten.

Ekitaldian klub txuri urdinaren iragana, oraina eta etorkizuna izan ziren. Luis Arconada, Roberto López Ufarte, Alberto Gorriz, Santi Idigoras, Jesús Satrustegui, Salva Iriarte, José Mari Martínez, Agustin Gajate, Peio Uralde edo Mitxel Loinaz bezalako beteranoak izan ziren, omenduen taldekide ohiekin batera, gure kamiseta defendatu zuten eta beti gure familia errealistako kide bat gehiago izango diren gazte horiei oroimen-kamisetak emateko arduradunak.

Opari horiek eman aurretik, ‘El milagro txuri urdin’ dokumentala proiektatu zen, 80ko hamarkadako talde txapeldunaren arrakastak kontatzen dituena, eta Imanol Ibarrondo coach-ak kirolaren eta bizitzaren balioei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen.

Ondoren, omenaldia egin zitzaien, omenaldia jaso zuten jokalariei oroigarriak emanez. Eskerrak eman nahi dizkiegu, berriz ere, Zubietan egon ziren bitartean guztia eman zuten futbolariei, Realean pausoak ematen jarraitzeko zorterik izan ez arren.

Omenduak honako hauek izan ziren: Benoit Cachenaut, Goretti Iparragirre, Iraitz Gelbentzu, Unai Arrieta, Urko Beloki, Ane Campos, Xabi Prieto, Pedro Henrique eta Xabier Cardenas.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!