Ez da erraza denboraldi bateko partida guztietara joatea. Batzuetan partidak pilatzen dira, ordutegiak, eguraldia, pertsona bakoitzaren konpromiso pertsonalak eta profesionalak... gauza horiek guztiek zaila egiten dute gure bazkideek Anoetako hitzordu guztietara joateko modua izatea. Meritu handia dauka ohituraz etortzeak, eta, askoz gehiago, inoiz ere hutsik ez egiteak.
Horregatik, 24-25 denboraldiko partida guztietara joan ziren bazkideei eskerrak emateko, klub txuri-urdinak ‘Leialtasuna’ bufanda bat oparituko die Anoetan jokatutako topaketa guztietara (Liga eta Kopa) joan ziren 5.690 bazkideei.
Alkainekin elkarlanean
Alkain gure babesleak bat egin nahi izan du keinu horrekin, eta, bere laguntzari esker, astelehenetik aurrera banatuko dira 5.690 bufanda. Gaur, egunean zehar, saritutako bazkideek posta elektronikoko mezu bat jasoko dute, bufanda jasotzeko jarraibideekin. Bi aukera izango dituzte bufanda jasotzeko:
Astelehenetik larunbatera bitartean, hau da, hilaren 17tik 29ra bitartean jaso ahal izango dira. Bazkide txartela aurkeztu baino ez da egin beharko, Alkainek dituen bi dendetako edozeinetan:
- Alkain Astigarraga (Txalaka pasealekua ibilbidea, 23).
- Alkain Hondarribia (Amutalde kalea, 21).
Jasotzeko orduak: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 19:00etara, eta larunbatetan, 08:00etatik 13:00etara.
Anoetako karpan
Villarreal CFren aurkako partidan (hilak 30, 14:00etan), karpa bat jarriko da Realeko dendaren ondoan, eta hor ere jaso ahal izango dira bufandak, 13:00etatik 17:00etara. Bazkide txartela aurkeztu baino ez da egin beharko.
Lagapenen garrantzia
Gogoratu behar da, partida guzti-guztietara joatea zaila dela ulertzekoa bada ere, badagoela %100eko datu polit hori lortzeko eta datuaz harro sentitzeko aukera bat. Batetik, klubari egindako lagapenekin, horien bitartez bazkide txartela saltzean diru kopuru bat sartzen baita, eta, bestetik, senideei edo lagunei egindako lagapenekin ere bermatzen da partida bakoitzean zure eserlekua okupatuta egotea.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin