Eskolara #RSFanExperience-kin

RSFanExperience ekimena Amara Berri Eskola Publikora eramango da bihar, Anoetatik metro gutxitara. Aurrez ikusita zegoen moduan, Estadioaren birmoldaketa iparreko zonaldean eragina izaten hasi da eta, egoera honek, partida aurretik egiten diren ekimenak ohiko den tokian antolatzea eragozten du.

Gure bazkideek partida aurretik ondo pasatzen jarrai dezaten asmoarekin, Amara Berri Eskola Publikoak bere jolastoki zabala irekiko du, realzale giro politaz gozatzen jarraitu nahi duten familientzat, lagunentzat,…

Gauzak horrela, hemendik aurrera gure zaleek Realaren Fan Zone guneaz gozatu ahal izango dute Amara Berriko jolastoki estalian, non eguarialdiaz babesturik egongo diren beti. Jardunaldi honetako Fan Zone gunean ez da falta izan, ez musikarik, ez Realzale Selfirik, ezta realzale familiarentzako beste nobedaderik ere

Realak, Amara Berri Eskola Publikoak izan duen aldez aurretiko jarrera eta elkarlana eskertu nahi du. Horri esker, gure zaleei partida aurreko orduetarako entretenimendu zonalde bat eskaini ahal izango diegulako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!